
79.411.955 metro kubiko araztu ditugu
2023an, Nafarroako araztegiek 79.411.955 metro kubiko hondakin-ur tratatu zituzten. Igerileku olinpiko baten batez besteko bolumena 3.375 metro kubiko da eta, beraz, esan genezake ia 23.530 igerileku olinpiko inguru araztu zituztela. Horrela, hobekiago uler dezakegu, hiritar gisa, iazko zifra hori. Aurreko urtean, 2022an, 21.700 igerileku olinpikoren baliokidea tratatu zuten. Datuak ekitaldi horri dagokion memorian egiaztatu daitezke (Kontuan hartu memoriak urte naturalarekin bat datozela).
Lurralde osoan, bi mankomunitatek kudeatzen dituzte arazte-instalazioak, NILSAz gain (Nafarroako Gobernuko enpresa publikoa da NILSA). Nafarroako bi mankomunitate handienak dira: alde batetik, Iruñerriko Mankomunitatea, 35.474.715 metro kubiko hondakin-ur tratatu zituena, 365.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emanda. Eta, bestetik, Jurramendiko Mankomunitatea, 4.818.365 metro kubiko araztu zituena, han bizi diren 42.000 lagunei baino gehiagoei zerbitzua emanda.
NILSAn, 39.118.875 metro kubiko tratatu genituen. 226.000 pertsonaren baino gehiagoren ur zikinak dira horiek. Kontuan hartu behar da 635.824 biztanle daudela erroldatuta Nafarroan (2023ko datuak). Hala ere, uraren karga kutsatzailea neurtzeko erabiltzen dugun neurria ez da biztanle erroldatuarena, biztanle baliokidearena baizik. Zer esan nahi du horrek? Koefiziente bat aplikatzen dugula gizakienak ez diren beste jarduera batzuen karga kutsatzailea (industriarena, adibidez) biztanle bihurtzeko.
Horrela, unitate bakar batean aurkez dezakegu uretatik kendu eta ibaira botatzen ez dugun kutsadura. Biztanle baliokide bat, gutxi gorabehera, 2,5 biztanle erreal (humanoak, erroldatuak) dira. Beraz, milioi bat biztanle baliokide baino gehiago maneiatzen ditugu, eta neurri horretan sartzen dira arazten ditugun gainerako jarduerak (industriak, nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak, industrialdeak...).
Arazketa-prozesutik beste deribatu bat lortzen da: lohia, emaritik bereizten dugun materia lehorra, garbitzeko, hain zuzen. 174.604 metro kubiko guztira iaz. Duela urte batzuetatik, tratatu egiten dugu amaierako tokira eraman aurretik; nekazaritza da haren aplikazioetako bat. Araztegi handienek lohiak tratatzeko lerroa dute; txikienek, ordea, ez dute halakorik, eta araztegi handietara eraman behar dira. Beraz, lohi guztia prozesatzen da, higienizatzeko, ura bezalaxe, ibaira itzuli aurretik. Ura arazteko, likidoa garbitu ez ezik, materia kutsatzaile solidoaz ere arduratu behar gara, deskutsatzeko, hain zuzen ere.
Azkenik, kontsumitutako energia aipatu behar da: arazketa-instalazioek elektrizitate asko kontsumitzen dute. Hala ere, klimatikoki neutroak izatera iristea da dugu helburu, eta, horretarako, eguzki-plakak instalatzeko plana gauzatzen ari gara, besteak beste. 2021-2026 epean egitea aurreikusita dago. Gaur egun, 12.667.601 kWh sortzen dugu urtean, eta 22.879.286 kWh kontsumitu. Arazketa integraleko planari dagozkio zifra horiek, hau da, instalazio guztiei, NILSAk edo beste mankomunitate batek kudeatzen dituen kontuan hartu gabe.
Kontsumitutako energia ekoiztutakoaren ia bikoitza denez, NILSA beste bide batzuk aztertzen ari da bere instalazioetan neutraltasun klimatikoa lortzeko. Testuinguru horretan kokatzen da lohiak tratatzeko Tuterako proiektua. Arazketaren ondoriozko materia organikoa tratatu eta energia sortuko du harekin, Iruñerriko Mankomunitateak bezalaxe.
Gaur egun, Iruñerrikoak 19,6 Gwh sortzen du urtean. Tuteran, proiektua amaitzean, urtean 11,8 GWh sortzea aurreikusten da. Horri gehitzen badiogu plaka fotovoltaikoen ekoizpena (1,5 GWh/urte), Nafarroako instalazio guztiek kontsumitzen duten energiaren % 93 da emaitza. Gainera, gainerako % 7 energia berdearekin estaltzen da. Hau da, sistemaren neutraltasun energetikoa lortzen da, Europar Batasunak eskatu bezala.
Baina hurrengo memorian, 2024koan, garatuko dugu kapitulu hori, 2023an proiektua diseinatu eta kalkuluak egin baino ez baitziren egin. Baina helburua argia da: energia garbia sortzea eta energia hori baino ez kontsumitzea saneamendu- eta arazketa-prozesuan. Izan ere, hondakin-ura arazteak alderdi asko ukitzen du, energiari lotutakoa ere.
