
PROIEKTUAK, OBRAK ETA URAREN PLANGINTZA
Obrak, proiektuak eta uraren plangintza arloak araztegi berrien proiektuak tramitatzen ditu, bai alor administratiboan, bai teknikoan. Proiektuak idatzi eta exekutatu egin behar dira, eta araztegiak eraiki eta, ondoren, NILSAko Eragiketak eta mantentze-lanak arlora entregatu.
Urteko ekitaldi bakoitzean, beraz, proiektu berriak idatzi edo daudenak berridatzi behar dira.
2023an, honako hauek idatzi ziren:
- Lerateko araztegia (birmoldaketa)
- Otsagabiako araztegia (erreforma integrala)
- Tafalla-Erriberriko araztegiko deshidratazio-eraikina berritzea
- Arbontzeko araztegia (obra berria)
- Cadreitako araztegia (birmoldaketa)
- Ega Beheko araztegia (birmoldaketa)
- Nagoreko araztegia (handitzea)
- Caparrosoko industrialdea araztegira konektatzea
- Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriko ponpaketa-estazioa (birmoldaketa)
Bestalde, 2023an lizitazio ugari egin ziren. Obrak egin nahi dituzten eraikuntza-enpresek lehiatu egin behar dute, eta, zein hautatzeko, betekizun tekniko eta ekonomikoen orria idatzi behar dugu. Proiektua diseinatu eta idatzi ondoren, obrak exekutatu behar dira, eta, behin araztegia eraikita, NILSAk ustiatzen du. Izan ere, nahiz eta Jurramendiko eta Iruñerriko mankomunitateek beren araztegiak kudeatu, besteen kudeaketak sozietate publikoaren eskumena izaten jarraitzen du kasu gehienetan.
Iaz, proiektu hauek lizitatu eta esleitu ziren:
- Plaka fotovoltaikoak instalatzea Milagroko araztegian
- Plaka fotovoltaikoak instalatzea Cintruénigoko araztegian
- Aroztegiko araztegia eraikitzea
- Kontrol-eraikina berritu eta handitzea Tafalla-Erriberrin
- Untzueko araztegia eraikitzea
- Izurtzuko araztegia eraikitzea
- Fustiñanako hustubidea jartzea
- Instalazio elektrikoa Barasoain-Garinoaingo araztegian
- Ezkurrako araztegia eraikitzea
- Arbontzeko araztegia eraikitzea
- Galipentzuberriko araztegia eraikitzea
- "La Dehesa del Ormiñen" industrialdeko hondakin-urak Fiteroko araztegira konektatzea
- Cabredoko araztegiko konponketak
- Lerateko araztegiaren tratamendua hobetzea
- Tuterako araztegia berritzea lohien lerroa hobetzeko
- Luzaideko araztegiko konponketak
Azkenik, azpimarratu behar da obrak exekutatu zirela, hau da, instalazioak eraiki zirela, guztira 3.168.274,16 euro. Hauek , zehazki:
- Sunbillako hustubidea konpontzea
- Uxueko araztegia hobetzea
- Hustubidea eta arazketa Zuaztoin
- Aranoko hustubideak eta araztegia
- Tuterako ekaitz-tanga hobetzea
- Arbeitza-Zubielkiko araztegia
- Ribaforadako gainezkabidea berritzea (bigarren fasea)
- Lohien lerroa berritzea Lizarrako araztegian
- Aroztegiko araztegia
- Aguilar Kodeskoko araztegia
- Orotz-Beteluko araztegia
- Montes del Cierzo industrialdeko uren tratamendua
2023. urtea amaituta, bazegoen lan bat 2024an jarraitzekoa zena oraindik: Olaztiko araztegia. Berez 2020ko amaieran hasi ziren 1991n eraiki zen instalazio horren birmoldaketa-lanak. 2005ean lehen birmoldaketa bat egin zen arren —erreaktore bat eta lohiak biltegiratzeko sistema bat jartzeko—, bere ahalmena gainditzetik hurbil zegoen instalazioa. Eta arazte-ahalmena handitzeko beste erreforma bat egin bazen ere 2015. urtean —erreaktore biologiko berri bat instalatzeko, haren gaitasuna handitzeko—, eguneratzeko premia handia zegoen.
Baina kasu berezia izan da. Izan ere, aztarna arkeologikoak aurkitu ziren tokian, eta lanak lau ekitaldian egin behar izan dira. Lanak hasi zirenean, 2020ko azken hiruhilekoan, lurrak prestatzen ari zirenean Paleolitoko aztarna horiek aurkitzeak lanak geldiarazi zituen. Izan ere, Koskobiloko harrobitik oso gertu dago. Oso harrobi garrantzitsua izan zen Harri Arroan, egun Espainia denaren iparraldeko eremu guztia hornitzen baitzuen.
Hala, Vianako Printzea Erakundeak eskatuta, eremuan indusketa integrala egin zen, 2021eko urrian eta azaroan. Erakunde horren hitzetan, “aparteko aztarnategi arkeologikoa, baina kontserbazio-maila apalekoa” karakterizatu zen. Azkenean, 2022ko irailean, aldeko txostena egin zuen, “araztegia handitzeko proiektuak eragiten dituen lurretan ez baitago ondare arkeologiko katalogaturik”.
Hala ere, 2023ra arte ez zaio behin betiko bultzada eman lanari, eta 2024rako bukatzea aurreikusten da. NILSAren historian gutxitan gertatutako zerbait izan da. Baina azpimarratzekoa da erakusten duelako nola uztartzen diren ondarea, historia, ingurumena, azpiegiturak eta arazketa Nafarroa osoan.
