
DATORRENAK, BERRIRO EGITEN DU
NILSAren memoria urtero egiten den arren, hezkuntza-programa ikasturtez ikasturte kontabilizatzen dugu. Eta pozez jakinarazten dugu 2022-2023 ikasturtean 8.335 parte-hartze izan zirela, 480 taldetan banatuta. Zergatik parte-hartze eta ez parte-hartzaile? Parte-hartzaile berak jarduera batean baino gehiagotan parte har baitezake: barne-tailerrak, bisitak araztegira, ibaira... Batzuk pozik ateratzen dira jarduera batetik, eta besteren batean ikasten jarraitu nahi dute. Eta horrek adorea ematen digu, esaten digulako kontatzen dugunak zentzua duela eta zentzua egiten duela.
Programan izena eman zutenen % 21ek, beraz, jarduera bat baino gehiago egin zituen. Hau da, 6.581 pertsona fisiko artatu genituen, 372 taldetan banatuta. Aipatu behar da 2023ko uztailean eta abuztuan ere eskaintzen dela zerbitzua, eta iragan udan, hain zuzen ere, zortzi erakundek eskatu zuten berariaz denbora-tarte hori.
Aurreko ikasturtearekin alderatuta, pertsona fisiko eta talde gutxiagok parte hartu badute ere, parte-hartze gehiago izan dira: 7.867tik 2021-2022an 8.335era (468 gehiago). Horrek argi adierazten du talde gehiagok egin dituztela bi jarduera edo gehiago. Oso positiboa iruditzen zaigu hori: datorrenak, berriro egiten du.
Jardueren, parte-hartzeen, eskaintzaren eta, oro har, hezkuntza-programa osoaren datu gehiago izan nahi duenarentzat, txosten bat argitaratzen dugu urtero. Hori guztia eta gehiago biltzen du txostenak, eta web korporatiboan dago ikusgai. Hemen kontsulta daiteke:
