Europako eta estatuko proiektuak

EUROPAKO ETA ESTATUKO PROIEKTUAK

NILSA munduari eta beste erakunde publiko eta pribatuei, beste sektore batzuei, beste administrazio batzuei eta, jakina, Europari irekitako sozietate publiko bat da. Hori dela eta, Europar Batasuneko proiektu askotan parte hartzen dugu, baita proiektu nazionaletan ere. Azken horietan, organismo askorekin aritzen gara, besteak beste: Trantsizio Ekologikoko Ministerioa, CEIT zentro teknologikoa, Centro Nacional de Energías Renovables (CENER), Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas (CEDEX, 1957an sortua eta Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren mendekoa), INTIA sozietate publikoa, NavarraBiomed, Asociación Española de Abastecimientos y Saneamiento (AEAS), baita unibertsitateekin ere (Nafarroako publikoa eta pribatua, Zaragozakoa, Bartzelonakoa eta Lleidakoa). 

Norbaitek lerro hauek irakurri, eta proiektuen zerrenda osoaren berri izan nahi badu, webguneko atal hauetan jaso ditugu. Informazioa ahalik eta gehien eguneratzen saiatzen gara.
 

  • Europar proiektuak (Uramuga, Emergentcy, Outbiotics, Life Nadapta, FEDER, Life Pyrenees4Clima). 
  • Proiektu nazionalak (Magnyfos, Drainatze Jasangarria, Thermogas, Ur Digitalaren PERTEa, Biogasa).

 
Haietako hiruretan, markaren irudia eta haren estiloaren eskuliburua egin ditu NILSAko Komunikazio Departamentuak, oso-osorik egin ere Horrelako lanak ez ditugu kanpora ateratzen, hain zuzen ere, departamentua osatzen dugun bion soldataren barruan dagoelako halakoak egitea. Zehazki, modu transbertsalean lan egiten dugu gainerako arloekin, haien egunerokoan behar duten komunikazio- eta proiekzio-zerbitzua eskaintzeko.

Gure ustez, egiten dugunaren hedapena fidagarriagoa, zuzenagoa, iraunkorragoa (baita termino ekonomikoetan ere), azkarragoa eta, oro har, eraginkorragoa da horrela eginda. Hona hemen haien estilo-eskuliburuak, denon eskuragarri baitaude:

Nilsa